Gizartea aldatzen den bezala, gure ikasleen pentsamoldea ere aldatzen da. Horregatik, egiten duen abiaduran aldatzen den mundu honetan, gure ikasleen pentsamendu kritikoa ustiatzeko espazio bat ezinbestekotzat jotzen dugu, inguratzen gaituenaz jabetu daitezen.
Jarduera gidatuen bidez, Talde Feministak gure ikasleen kontzientziazio soziala lantzea bilatzen du, beste ezeren gainetik berdintasuna aldarrikatzeko. Horrela, hiru data garrantzitsu lantzen ditugu: lehenik, azaroaren 25a, emakumearen kontrako indarkeria desagerrarazteko eguna; ondoren, otsailaren 11, emakume zientzialariaren eguna; eta azkenik, martxoaren 8a, emakume langilearen eguna.
Talde honen bidez, gure ikastetxeko kide guztien parte-hartze aktiboa lortu nahi da, kontzientzia sortzeko eta inguratzen gaituen munduarekiko pentsamendu kritikoa lantzeko.
Horrez gain, bitartekaritza talde bat sortzeko lanean ari gara, ikasleek, beti gainbegiratuta, ikastetxean sor daitezkeen egoeren aurrean lan egiten ikas dezaten.
Azkenik, gure ikasleen artean berdintasunaren eta pentsamendu kritikoaren kontzientzia sortzen lagunduko duten hainbat tutoretza kudeatzen ari gara.
Beraz, gaurkotasunaren kontzientziazioa, pentsamendu kritikoa eta eskola mailako ekintza sozialetan inplikazio zuzena helburutzat dituen taldea gara, gu guztiontzako mundu berdinzaleagoa sortzeko.