Gure ikastetxean beti gaude irekita proposamen metodologiko berrietara eta hezkuntza arloko berrikuntzara. Are gehiago proposamen berri horiek gure ikasleak gure hezkuntza-proiektuaren protagonista nagusitzat jotzen dituztenean.
Horregatik, STEAM proiektua sartzearen aldeko apustua egin dugu. Diziplina arteko proiektua da eta zientzien arloko ikasgaiak lantzen ditu nagusiki, ingelesezko siglen arabera: S-science, T-technology, E-engineering, A-arts, M-mathematics. Gainera, ikaskuntza aberasteko asmoz, letretako arloetara zabaltzen dugu, hala nola Lengua Castellana edo Euskal Hizkuntzara.
Diziplinarteko proiektua izateaz gain, proiektu honek Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hainbat mailatako taldeak hartzen ditu barne. Funtzionamendua erraza izango da, konpondu beharreko beharrizan edo arazo bat planteatuko da eta, horretan oinarrituta, irtenbide posible bat garatzeko beharrezkoak diren jarduerak planifikatuko dira. Proiektuaren parte izango diren taldeak finkatu ondoren, zeregin bat edo batzuk esleituko zaizkie eta hauek garatuko dituzte, proiektuaren ardura duten irakasleen tutoretzapean.

STEAM proiektuaren helburua ikasleak ikerketa-lanetan hastea, lankidetza-lana sustatzea, eta erabakiak zergatik hartzen diren justifikatzen eta baloratzen ikastea da. Era berean, ikaskuntza arlo desberdinetan ikasitakoaren koherentzia eta ikuspegi orokorra ematen ikas dezaten lortu nahi da. Horrela, ikasleek gaitasun-garapen zabalagoa eta integralagoa lortuz.