Gure ikastetxeko Pastoraltzak Viatorren misioari erantzuten dio, Jesukristo eta haren Ebanjelioa iragartzeko, eta fedea bizi, sakondu eta ospatzen duten komunitateak sortzeko, Luis Querbes aitaren eredua abiapuntutzat hartuta.
Gure Pastoral Proiektuak hezkuntza-ekintza argitzen eta bideratzen du, jakintzak, balioak, jarrerak eta portaerak koherenteak izan daitezen Ebanjelioarekin; horrela, hezkuntza-komunitateko kide bakoitzak bere bizitzaren sintesia egin ahal izango du.
Nazareteko Jesusek transmititu eta bizi izandako balioetan oinarritutako hezkuntza eskaintzen dugu, gure ikasleen garapena integrala izan dadin eta dimentsio espirituala sustatzeko oinarri gisa.
Horretarako, materialak eta ekintzak prestatzen ditugu ikasturtean zehar, hezkuntza-komunitateko kide guztiak konpromiso pertsonalean eta sozialean sakontzera eta aurrera egitera animatzeko: goizeko otoitza, Viatortar Astea, Elkarbizitza-jardunaldiak, Haurren Eskubideak, Elkartasuna, Abendualdia, Gabonak, Bakea, Garizuma, Pazkoa, Mariaren Hilabetea…Ahalegintzen gara gure ekintzek balio ebanjelikoak isla ditzaten, horrela, eskolako ibilbidea amaitutakoan, gure ikasleak pertsona kritikoak eta ingurukoekin konprometituak izan daitezen, eta ikasitako balioak praktikan jar ditzaten.
