Gure ikasgeletan inklusioa lantzen dugu maila guztietan; horregatik, ikaskuntza kooperatiboko proiektuak funtsezko garrantzia du gure ikastetxean.
Irakasleok, proiektu hau modu egokian aplikatu ahal izateko prestakuntza jasotzen dugunok, praktikan jartzen dugu irakaskuntza pluralizatzeko helburuarekin, gure ikasle guztiak integratuz eta garapenean inolako alderik ez egotea eraginez. Egunero, ikasleak lantaldeetan antolatuta egoten dira eskola-orduetan, ikaskuntza-prozesu hau sustatzeko

Irakasgaiak ikuspuntu horretatik lantzen ditugu, eta elkartasuna, talde-kohesioa eta elkarrekiko laguntza kurrikulumekoak bezain zutabe garrantzitsuak dira. Gure ikasleen autonomia sustatzen dugu, betiere irakaskuntza gainbegiratuz, bakoitzak dituen gaitasunak ahalik eta gehien indartzeko.
Proiektu hau hiru zutabetan oinarritzen dugu: lehenik eta behin, taldearen kohesioa, bat eginda dagoen klase batek inklusioa errazten baitu eta tutoretzen eta ikasgai guztietan zuzendutako dinamika txikien bidez landuko ditugu; bigarrenik, talde txikietan lan egiteko gaitasuna, zeregin txikien bidez beren lanerako gaitasuna erakusten baitute; eta, azkenik, aurreko bi osagai horiek batuta, talde kohesionatu bat gai baita bere aurrerapena modu eraginkorragoan kudeatzeko.
Horregatik, ikaskuntza kooperatiboa zeharkako osagaia da gure irakasteko moduan, irakasle guztiok aplikatzen baitugu gure egunerokoan. Horrela, ikasle autonomoagoak, gaituagoak eta solidarioagoak lortuko ditugu.