Agenda 2030 ekintza-plan bat da, NBE osatzen duten 193 herrialdek 2015eko irailaren 25ean onartua.
Garai batean agenda 21 bezala ezagutzen zen. Agenda berri honek 17 helburu handi eta 169 jomuga planteatzen ditu mundu iraunkorrago bat lortzeko. Bere helburuak, oro har, pobrezia desagertaraztea, planeta babestea eta garapen soziala, ekonomia, bakea eta justiziarako sarbidea erraztea dira, pertsona guztien oparotasuna bermatuz.
Hurrengo bideoan, Cristina Gallachek, 2030 Agendako Goi Komisarioak, garapen iraunkorrerako 2030 Agenda zer den azaltzen digu.
Zer da Agenda 2030?
San José Basauri ikastetxean konpromisoa hartu dugu ikastetxe gisa hazten jarraitzeko, 2030 agendak eskaintzen dizkigun helburuak bere gain hartuz eta integratuz. 22-23 ikasturtean 11. helburuari, hiri eta komunitate jasangarriei, erreparatuko diogu batez ere.

Hezkuntza-komunitateko kideen laguntzarekin, baina batez ere zuen seme-alaben laguntzarekin, ikastetxean hainbat jarduera mota sustatzen ditugu, iraunkortasun eta ingurumenarekiko errespetu handiagoa bermatuz. Gure ardatz nagusietako bat birziklatzearen gaia da, ahal den neurrian hondakinak murriztu, berrerabili eta birziklatzen saiatuz. Bestalde, energia-kontsumoa minimizatzen ere saiatzen gara (argia, berogailua, gailu elektronikoen erabilera, etab.), eskola-eredu iraunkorrago batera hurbiltzeko.
Gure ikastetxearen beste ardatz nagusietako bat eskola-baratzea da, era honetan, ingurumen-hezkuntza sustatzen da. Ikastetxeko patioan espazio bat dugu, eta 2017-2018 ikasturtetik eskolako baratze gisa erabiltzen da. Lehen hezkuntzatik hasita 4.DBHra arte landu egiten da. Gure ikasleak baratzeko laborantza-lanetan hasten dira, naturarekiko eta talde-lanarekiko erantzukizunaren eta konpromisoaren zentzua bultzatzeko.
Azkenik, Basauriko Udalari esker, gure ikasleek herrian zehar irteerak egiten dituzte, indarguneak, ahuleziak edo hobetu beharreko arloak identifikatzeko eta, horrela, horri buruzko hainbat irtenbide edo aukera planteatzeko.
Webgunearen bidez, pixkanaka, 2030 agendan egiten ari garen ekintzak ezagutuko dituzue. Zuek ere jasangarritasunaren trenera igotzera animatzen zaituztegu!