
Gu, San José ikastetxeko euskarakideak gara.
Nola lan egiten dugu eta zein da gure eginkizuna? Euskarakideon lana, batez ere, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan betetzen dugu. Irailean, klase bakoitzeko euskarakide bat aukeratzen dugu. Kurtso honetan, gure taldea 10 ikaslez osatuta dago.
Gure lana, gure egunerokotasunean euskarari bere garrantzia ematea da, gure ama hizkuntza delako. Horretarako, euskara sustatzeko proiektu desberdinak egiten ditugu. Adibidez, irakasleen laguntzarekin, Euskaraldia eta Euskararen Eguna antolatzen ditugu. Egun horretan, ikastetxean jaialdi bat egiten da; klaseko eta kanpoko ekintzak eginez; adibidez, herri kirolak. Hala ere, Euskararen Nazioarteko Eguna ez da egun bateko ospakizuna; 365 egunetan euskaraz bizi nahi dugu, gure herria euskaldutzen jarraitzeko

Hiru ebaluaketetan zehar, bilerak egiten ditugu. Bilera horietan, jarduerak eta tutoretzak programatzen eta antolatzen ditugu, gero gure klasekideeii azaltzeko.
Dena dela, ez da bakarrik gure lana, ikastetxeko kide guztien beharra da hizkuntza honi bere tokia ematea. Guztiei animatzen diegu parte hartze aktiboa izatera eta euskaraz hitz egitera,
ikastetxe hau arigune partekatua izan dadin.
Laburbilduz, gu euskararen normalizazioan ari gara jo ta ke lanean. Eta zu, euskara egunero
erabiltzera animatzen zara?