
Gaur egun, ingurumenaren garrantziak nolabaiteko indarra hartu du. Hala ere, ez da gustatuko litzaigukeen hainbesteko indarra, izan ere, jendeak ez die kasu gehiegi egiten esandako aholkuei. Argi dago inor ez dagoela gai honetatik kanpo; izan ere, denok sortzen dugu eragina ingurumenean gure ekintzen bidez, neurri handiago edo txikiagoan. Horretarako gaude gu, San José Ikastetxeko ekodelegatuak eta gure helburua, ikastetxe jasangarriago bat lortzea eta ingurumenarekiko daukagun inpaktua gutxitzea da. 18 kide osatutako taldea osatzen dugu, 2 ekodelegatu gela bakoitzeko, 1.DBHtik hasita, 4.DBHra arte.
Aurten, agenda 2030eko 11. helburua lantzen ari gara “Hiri eta komunitate jasangarriak”.
Eskolan, hainbat ekintza egiten ditugu eta horien artean hauek nabarmendu nahi ditugu:
Birziklapena aurrera eramatea, ekodelegatu bikote bakoitzak espazio konkretu batean dauden edukiontzi desberdinez (plastikoa, papera, organikoa) arduratzen da, astero, horiek birziklatuz. |
Motibazio fasea aurrera eramateko tutoretzak ematen ditugu gure gelakideen aurrean. |
Kurtsoan zehar bilerak egiten ditugu eta liburutegian biltzen gara Garapen Iraunkorreko Helburuak txertatzeko. |
Diagnostiko fasea betetzeko ekintzak aurrera eramaten ditugu; aurten, energiarekin lotutakoak. |
Fruta eguna antolatzen dugu, horretarako mailaz-maila frutaren estimazioa kalkulatzen dugu. |
Hamaiketako bilgarrien estimazioa egiten dugu gelaz-gela galdetuz; kontsumitzen den plastikoa kalkulatzeko. |
Txoko berdea eguneratzen dugu frutaren eguneko kartelak eginez, GIH posterrak, ekoegutegia, ingurumen inpaktuarekin erlazionatutako lanak… |
Ikastetxeaz gain, udal mailan parte hartzen dugu ere. Jardunaldi teknikoetara, eskolen arteko forora eta udal forora joaten gara. Azken honetan, Udalean beste ikastetxeko ekoekin elkartzen gara eta gure esperientziak partekatzen ditugu.

Ekodelegatuok egiten dugun lana, denon lana izan beharko litzateke, ingurumena zaindu eta babestea norbanakoak hartu beharreko jarrerak baitira. Ez dira industria handiak ingurumenean kalteak eragiten dituzten bakarrak, egunero egiten ditugun ekintza txikiak garrantzitsuak dira. Egunez egun burutzen ditugun ekintza batzuek, ikuspegi egokia emanda, aldaketa handiak ekar ditzakete eta, epe luzera, denontzako onurak. Birziklatzea, natura errespetatzea, energia arduraz erabiltzea, erosketa egokiak eta beste hainbat ekintza dira ingurumenarekiko eguneroko harremanean planteatu behar ditugun aspektuak. Eta zu zer, alde batera begiratuko duzu ezer egin gabe?
“Ingurumena zaintzea garapen iraunkorraren aldeko lanaren oinarri nagusia izan
behar da; pobrezia desagerrarazteko funtsezko osagaia eta bakea eraikitzeko zimenduetako bat da”. (Kofi Annan, NBEko Idazkari izandakoa eta Bakearen Nobel saria jasotakoa).