
Bakea, hitz ederra. Lau letra besterik ez dira, baina bizi-filosofia bat biltzen dute: besteak diren bezala maitatzea eta zaintzea geu genukeen moduan zaintzea. Dena ondo datorkigu, ezta? Eta, hala bada, zergatik bildu ginen atzo, urtarrilak 30, eguerdiko 12:00etan, Arizgoitiko plazan, Probidentzia Andra Mari eta San Jose Ikastetxeko hezkuntza komunitateak San Fausto Pastoral Barrutiko eta Basauriko Udaleko lantaldeekin batekin? Basauriko zeruan bake-oihua jarri nahi dugulako; elkarbizitzarantz urrats sendoak emateko arma indartsua dugulako: hezkuntza; intolerantzia ez delako gure balio-eskalan sartzen; 2023ko urtarrilean egindako ekitaldi hau azkena izatea nahi dugulako.
Orduan bakarrik, 2024ko urtarrilean, leku berean elkartuko gara gatazkarik gabeko mundu bat ospatzeko. Eta gurekin bat egitera gonbidatuko zaitugu.