SANTA AGUEDA / AGATE DEUNA

Agate deunaComo cada año, el jueves 4 saldremos a cantar Santa Agueda. Os dejamos aquí los horarios de los diferentes cursos para que podáis acompañarnos en esta arraigada tradición euskaldun. / Ostegunean 4an, beti bezala, Agate Deuna abestera aterako gara. Hona hemen kurtsoen ordutegiak. Etorri gurekin abestera !!!.

(Los horarios son aproximados. En caso de lluvia es posible que haya cambios en horarios y lugares).


LH 1 – 2 PRIMARIA

11.30 EN LA FUENTE JUNTO AL COLE

11.45 PLAZA SOLABARRIA

LH 3 – 4 PRIMARIA

11.20 CRUCE DE ARABA CON VIRGEN DE BEGOÑA

11.40 PLAZA SOLABARRIA

12.00 FUENTE JUNTO AL COLE

LH 5 – 6 PRIMARIA

11.50 CRUCE DE ARABA CON VIRGEN DE BEGOÑA

12.00 PLAZA SOLABARRIA


Heldu zaigu, berriro ere, Agate Deuna ospatzeko saioa. Bezpera gauean, otsailaren 4an, Euskal Herrian oles egiteko ohitura izan dugu. Oles egitea norbaiti dei edo erregu egitea da, atejoka laguntza eske ibiltzea. Ohitura honek oraindik dirau bizirik toki askotan.

Agate Deuna martiria Sizilia irlan jaio zen k.o. 230. urtean. Garai hartan Siziliako nagusi zen Quintinianori begitik sartu omen zitzaion. Honek ahalegin guztiak egin zituen neskaren bihotza irabazteko baina alferrik., Jaungoikoari eskeinia baitzegoen. Ezin zuela neska lortu eta, neke eta oinaze gogorrak sufriarazi zizkion; ezagunena bi bularrak moztea. 251. urtean hil zen, 21 urte zituela. Haurtxoen eta bularretako gaixotasunen bat duten emakumezkoen babeslea da. Suteen kontrako abokata ere bada zenbait herritan.

Agate Deunaren inguruan Euskal herrian ohitura desberdinak izan dira. Kanpai jotze luzeak izaten ziren eta, Bizkaiko zenbait ermitatan, erromeriak.

Beste toki batzuetan, egun horren goizaldean, baserrietako soro eta baratzetan, Kandelario egunean elizan bedeinkatutako kandelak pizten ziren.

Tradizioak zioen egun horretan ezin zela labako edo garbiketa lanik egin.

Gaur egun, berriz, toki gehienetan gorde izan den ohitura zera izan da, zuzendaria aukeraturik, makila bana eskuan hartuta eta lehengo janzkeraz, dirua edo janaria biltzen etxez etxe oles egiten ibiltzea.

Oles egiten den bitartean bertso eta kopla ugari erabiltzen dira.