Asteburu honetan Sukarrietako kanpamendu batean egon naiz 5. mailako ikaskideekin eta oso ondo pasatu dut.
Denbora asko izan dugu jolasteko eta jolasak egiteko guztien artean. Jolas berriak ikasi ditugu patioan jolastu ahal izateko.
Gauza dibertigarri asko egin ditugu eta zaintzaileak oso jatorrak ziren. Niri gehien gustatu zaidana zaldiz montatzea eta diskoteka izan da. Janariak oso onak izan dira. Larunbatean oso eguraldi txarra egin arren, primeran pasatu genuen. Egun batean, burkoekin borroka egin genuen.
Asteburu osoa igaro dugu Sukarrietan eta oso azkar pasatu zait. Oso esperientzia ona izan da. Baina gauean, batez ere, amaz eta aitaz gogoratu naiz.
BESTE URTE BATEAN SUKARRIETARA JOAN NAHI DUT !!
Debe estar conectado para enviar un comentario.