Día de pesca para 1.A y 1.B de ESO

El pase de diapositivas requiere JavaScript.

Arrantza eguna:

1. mailako ikasleok maiatzaren 10ean arrantza egitera joan ginen Ugaora. Orain kontatuko dizuet zer egin genuen han: trenetik jaitsi ginenean bi neska zeuden gure zain zer egingo genuen han, geltokian, azaltzeko.

Geroago,  gazteleku batera joan ginen, eta hor  arrantzan nolako gauzak erabiltzen diren azaldu ziguten.

Ondoren, Nerbioi ibaira joan ginen hor arrantzatzera eta zerbait ez bagenekien edo kainabera apurtzen bazen hor zegoen “maisuari” esan behar genion.

Nik bereziki ez nuen ezer arrantzatu, baina beste lagun batzuek amuarrainak arrantzatu zituzten.

Ordu 2etan arrantza egiten bukatu genuen guztiok, baina gero ez ginen bazkaltzera joan baizik eta, gaztelekura joan ginen berriro, beste “jakintsu” batzuei esateko zer arrantzatu genuen.

Ordu 2 eta 10ean bazkaltzera joan ginen alboan zegoen parke batera.

Bazkaltzen genuen bitartean, gauza hauek egin ahal genituen: lagunekin jolastu,lagunekin hitz egin, zabuetan jolastu…

Bero handia egiten zuenez, taberna batera joan ahal izan ginen izozki bat  erostera.

Bukatzeko, 3 eta laurdenetan trenez etxera bueltatu ginen.