Guggenheim irteera

Otsailaren 14an Guggenheim museora irteera izan genuen.

Trenean joan ginen Bilboraino eta trenetik museora Bilboko kaleetatik ibili ginen barrez lehertzen.

Han, eskulturak eta margolanak ikusi genituen , nahiz eta batzuk pixka bat arraroak izan (denok dakigu artea nolakoa den). Bukatzerakoan, tailer bat egin genuen eta dibertigarria iruditu zitzaigun. Bisita amaitzean parkera joan ginen jolastera, bokata jatera eta argazkiak ateratzera.

Azkenik, trenez itzuli ginen eskolara.

                                                                                         Garbiñe Almanza eta Paula Ares