Lehen Hezkuntzako 3.B-koen bloga

¿Habéis visto el blog que están haciendo Edurne y sus alumnos de 3.B de Primaria? ¡Es muy interesante!

Ikusi duzue Edurne eta LH 3.B-ko ikasleak egiten ari diren bloga? Oso interesgarria da!. Hona hemen helbidea…

http://lh3bsanjose.blogspot.com/

… eta hemen duzue Edurneren aurkezpena:

Kaixo denoi!
Ziur asko hau berria da zuentzat, baina hemendik aurrera denok erabiliko dugun tresna bat denez, denok adi, eta entzun esango dudana.
Tresna honen izena Blog da, eta gelan garatuko ditugun lanak bertan argitaratuko ditugu. Etxean Interneta baduzue bertan sartu eta argitaratutakoa ikusteko aukera izango duzue.
Hasteko, lehenengo beharra gure burua aurkeztea izango da, baina idatziz egiteaz gain, nik bezala, bideo baten bidez egingo duzue.
Hona hemen nire aurkezpena:
Edurne deitzen naiz eta Basauriko San Jose Ikastetxeko L.Hko 3.Bko tutorea naiz. Hurrengo bi urteetan zuen Matematika, Euskera, Inguru, Erlijio eta Arte Hezkuntzako irakaslea izango nauzue. Badakizue zer den asko asko gustatzen zaidana? Liburuak irakurtzea! Baina ez abenturazko, misteriozko edo maitasunezko liburuak, ez! LandareUnibertso eta Aintzinako garaiei buruzkoak baizik.
Eta beraz, zuen aurkezpenak argitaratu ondoren, gelan, hiru gai hauei buruzko lanak burutu eta blogean argitaratuko dituzue.